Giro polita izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 8a

Aspaldiko partez giro polita izango dugu. Goizean zerua garbi agertuko zaigu eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko dugu.

Hego-haizeari esker epeltasun pixka bat eta giro lasaia izango dugu. Goi-hodei batzuk agertuko dira zeruan baina trabarik egin gabe eguzkiari, eguraldi eguzkitsua nagusituz egun guztian. Tenperaturak gora egin eta maximoak 21-22 graduan geratuko dira.

Bihar aldaketa batzuk izango ditugu. Goiza polita izango da, hego-mendebaldeko haizearekin eta giro argiarekin. Eguerditik aurrera haizeak ipar-mendebaldera egin eta zerua estaltzen hasiko da, arratsalde erdirako zeru estalia geratuz. Azken orduetan euri-langar pixka bat egingo du. Tenperatura koskatxo bat jaitsiko da, goia 20-21 graduan joaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!