Ez du euri asko botako baina goiza tristea izango da. Arratsaldean pixkana atertzeko joera hartuko du eta eguna amaitzerako ostarte batzuk irekiko dira. Haizeak goizean mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz hego-mendebaldetik eta tenperatura maximoak antzeko balioetan mugituko dira, maximoak 20-21 graduan geratuz.