Plazaz plaza, euskal presoen eskubideen alde

Ataria 2020ko urriaren 3a

Izan Bidea ekimenaren barruan, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen eta bakearen zein elkarbizitzaren aldeko aldarriak eskualdeko plazak bete ditu eguerdian.

Eguraldi iragarpena kontuan hartuta, #650tontor ekimena 2021eko maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki zuen ostegunean Sare herritarrak, eta aldi berean, gaur, herriko plazetan argazki jendetsuak egiteko deia luzatu zien herritarrei.

Eguraldi txarrari aurre eginez, eskualdeko plazak bete dituzte herritarrek, konponbidea, "resolution", zioten pankartak eskuan hartuta. Aldi berean, Sarek urriaren 24an Donostian deitu duen manifestaziora joateko deia ere luzatu dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!