Uztegiko gazta aukeratu dute

Ataria 2020ko irailaren 19a

Aralarko II. Gazta Txapelketa egin dute Zarateko lepoan, eta Antxonea gaztandegiko gazta aukeratu du epaimahaiak.

Azken Mugaren egitarauaren barruan Aralarko II. Gazta Txapelketa izan da eguerdian Zarateko lepoan. Hiru gazta aurkeztu dira lehiaketara, bi nafar eta gipuzkoar bat, eta horiek dastatu dituen epaimahaia Enrike Solinisek, Itziar Egidazuk eta Migel Otamendi Beloki-k osatu dute.
 
Puntuazio handiena Uztegiko Antxonea gaztandegiko gaztak jaso du, bigarren geratu da Gaintzako Martiko gaztandegikoa eta hirugarren Zaldibiako Moxo. Bada, epaia ematearekin batera, gerturatu direnek hiru gaztak dastatu ahal izan dituzte.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!