Lehen arreta "itolarrian" dagoela salatu dute

Ataria 2020ko irailaren 19a

Twitter: @ELAOriaGoierri

Protestak egin zituzten atzo lehen arretako zentroetan. Langile gehiago eskatu dituzte, eta murrizketetan «galdutakoa berreskuratzea». Osasun Sailak dio «benetako konpromisoa» duela «sendotzeko».

Osasungintzako sindikatuek deituta egin zuten protesta atzo lehen arretako zentroetan, baina ez da lehena izango: irailaren 25ean ospitaleen sarreran biltzera deitu dute, eta urriaren 3an, berriz, manifestazioa egingo dute Bilbon.

Osasun sistemaren gabeziak «ageri-agerian» utzi ditu koronabirusak, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek salatu dutenez. «Egiturazko arazoak» baitira egunerokoan dituztenak, eta ez COVID-19ak sortuak: «Krisi sanitarioak ederki asko erakusten digu azken urteetako murrizketek osasun publikoa ahuldu dutela», salatu du LABek, denen izenean. Arazo horiei «heltzeko» eskatu diote Osakidetzari mobilizazioen bidez: «Protestekin hasi beste erremediorik ez daukagu, Osakidetzak sakoneko arazoei benetan hel diezaien».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!