Txalaparta edo panderoa jotzen ikasi nahi duenak Loatzon du aukera

Ataria 2020ko irailaren 18a

Loatzo Musika Eskolak txalaparta edota panderoa ikasi nahi dutenen eskura jarri ditu bi ikastaroak. Interesatuek izena hilaren 21etik 25era bitartean eman beharko dute.

Loatzo Musika Eskolak bi ikastaro berri antolatu ditu urrian hasteko. Txalaparta eta panderoa jotzen ikasteko aukera izango da.
 
Txalaparta ikastaroa Zizurkilen emango da, Atxulondo kultur etxean. Ostiraletan izango da saioa 16:30etik aurrera. Aldiz, panderoa jotzen ikasi nahi duenak Altzora joan beharko du. Kasu honetan, asteazkenetan izango da ikastaroa 19:00etatik aurrera.
 
Bi ikastaroak urriaren 5ean hasiko dira, eta 2021eko otsailaren 26a bitarte luzatuko dira.
 
Izen ematea online egin behar da www.loatzo.eus webgunean; irailaren 21tik 25era egin beharko da. Informazio gehiago nahi duenak edo zalantzaren bat duenak 943 69 26 19 telefono zenbakira deitu dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!