Lehen eguna, ezohiko ikasturtean

Ataria 2020ko irailaren 7a

Motxila bizkarrean jarri, hainbatek maskara ahoan, eta gurasoen laguntzaz egin dute eskolarako bidea batzuk, bakar-bakarrik besteek.

Hasi da ikasturtea. Ahalik eta modurik antolatuenean egin dute eskolara sartzeko bidea eskualdeko haurrek, goizean. Martxoaz geroztik, lehen aldiz zapaldu dute ikasleek eskola, eta irakasleak ere erronkari aurreko egiteko prest agertu dira ikastetxeko atari zein geletan. Sei urtetik gorako ikasleak maskara jantzita egin dute eskolara bidea, eta irakasleek ere halaxe egin diete ongi etorria. Gaurtik, beraz, zabalik dira hezkuntza zentroak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!