Mateos eta Amundarain, bigarren postuan nagusien mailan

Ataria 2020ko irailaren 3a

Erika Amundarain, ezkerrean, nagusien mailako podiumean.

XXVI. Travesia a Nado Playa de Poniente zeharkaldian lortu dute igerilariek podiumera igotzea.

Igandean egin zen 1.200 metroko luzera zuen itsas zeharkaldia, Gijonen, Club Natacion Ciudad de Gijon taldeak antolatuta. Erika Amundarain billabonatarrak bigarren postua lortu zuen nagusien mailan, eta bosgarrena izan zen sailkapen absolutuan. Ioseba Mateos ibartarrak ere bigarren postua lortu zuen nagusien mailan eta seigarrena izan zen sailkapen absolutuan.

Horrela izan dira sailkapenak:

Nagusien mailan, emakumezkoetan:

1. Maria Alzaga                   14.03

2. Erika Amundarain  14.42

3. Carla Toledo                   15.07

Nagusien mailan, gizonezkoetan

1. Xabier Labaka         13.24

2. Ioseba Mateos    13.46

3. Joaquin Conde       14.47

Ioseba Mateos, ezkerrean, nagusi mailako podiumean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!