Eta beste bandera bat etxera

Ataria 2020ko abuztuaren 29a

Argazkia: TAK

ETE ligako azken aurreko estropada jokatu da gaur Castron, eta Tolosaldeak irabazi du, beste behin, bandera.

ETE Liga azken txanpara iristen ari da, eta gaur jokatu da azken aurreko estropada Castron. Bederatzigarren bandera lortu du Tolosaldea Arraun Klubak Hibaika eta Ondarroaren aurretik sailkatuta. 11:50,54ko denbora eginez eskuratu dute beste bandera bat eskualdera ekartzea.
 
Liga amaitzeko, bihar, Castron bertan jokatuko den azken estropada falta da. Baina dagoeneko TAK-ek eskuratu du ETE Liga irabaztea, eta Kontxari begira jarriko dira
 

Azken aurreko jardunaldiko sailkapena.

Tolosaldea: 11:50,54
Hibaika: 11:54,50
Ondarroa Cikautxo: 11:55,12
Zumaia: 12:00,31
San Juan: 12:22,46
Deusto: 12:31,27
Isuntza: 12:31,58
Lutxana: 12:45,07
Lapurdi: 13:38,90
 
 

ETE Ligako sailkapen orokorra:

1. Tolosaldea: 97 puntu

2. Hibaika: 72 puntu

3. Zumaia: 70 puntu

4. Ondarroa Cikautxo: 65 puntu

5. Deusto: 62 puntu

6. San Juan: 56 puntu

7. Isuntza: 34 puntu

8. Lutxana: 27 puntu

9. Lapurdi: 11 puntu

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!