Orioko azken hamar saioak irailean egingo ditu 'Gure Zirkuak'

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 26a

Gure Zirkuaren karpa. Artxiboko irudia.

43 saio emango ditu Gure Zirkuak bi hilabete inguruko epean. Guztira, 10.000 ikusle inguru igaro dira zirkuko karpatik, uztaileko eta abuztuko emanaldietan. 

Gure Zirkuak irailaren 13an amaituko du Orioko egonaldia. Uztailaren 17an egin zuten lehen ikuskizuna herri horretan, eta irailaren 13ra bitarte, 43 emanaldi egingo ditu. Zifra horretara iristeko azken hamar saioak iraileko lehen egunetan egingo dituzte. 

Zirkuak adierazi duenez, ez zuten espero Covid-19ak sortutako testuinguruan saio kopuru horretara iristea, eta "are gutxiago" uztaileko eta abuztuko emanaldien artean 10.000 ikusle inguru edukitzea. Artista taldeak eskerrak eman dizkie emanaldia ikustera gerturatu direnei: "Gozamena izan da zinez aurten emanaldiak eskaintzea, bihotza ukitzerainoko erantzuna jaso baitu proiektuak ezohiko egoera honetan". 

Hauek dira taldeak iragarri dituen hamar saioak:

  • Irailak 2, asteazkena, 19:00etan
  • Irailak 3, osteguna, 19:00etan
  • Irailak 4, ostirala, 19:00etan
  • Irailak 5, larunbata, 19:00etan
  • Irailak 6, igandea, 19:00etan
  • Irailak 9, asteazkena, 19:00etan
  • Irailak 10, osteguna, 19:00etan
  • Irailak 11, ostirala, 19:00etan
  • Irailak 12, larunbata, 19:00etan
  • Irailak 13, igandea, 19:00etan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!