Gaur amaituko dituzte N-1 errepideko lanak

Ataria 2020ko abuztuaren 23a

Errepideko zorua konpontzeko lanak egiten aritu dira Irura eta Amasa-Villabona artean, Irunerako noranzkoan. Orain arte, 3,5 tona baino gehiagoko masa duten ibilgailuek debekatuta eduki dute Andoain eta Beasain artean zirkulatzea; bihartik aurrera, bertan behera geratuko da debeku hori. 

Joan den abuztuaren 8an itxi zuten Irura eta Amasa-Villabona lotzen dituen N-1 errepide zatia. Gipuzkoako Foru Aldundia zoruaren egitura berregiteko eta birgaitzeko lanak egiten aritu da eta gaur amaituko dituzte obrak. 

Lanek iraun duten bitartean hainbat neurri hartu dituzte, besteak beste, bypass bat jarri dute 2,74 kilometroko zati batean eta 3,5 tona baino gehiagoko ibilgailuek debekatuta zuten Andoain eta Beasain artean zirkulatzea 08:00etatik 20:00etara. Lanak gaur amaituko dituztenez, debeku hori ere bertan behera geratuko da eta ibilgailu guztiek askatasun osoz zirkulatu ahal izango dute bihartik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!