Bi irabazi eta bat galdu

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 17a

Joan den asteburuan bi garaipen eta porrot bat bildu dituzte eskualdeko pilotariek. 

Artolak eta Rezustak larunbatean jokatu zuten norgehiagoka Olaizola II.aren eta Zabaletaren kontra. Alegiakoren bikoteak 22 eta 18 hartu zituen mendean aurkariak. Azkoitiko frontoian izan zen partida. 

Larunbatean jokatu zuten baita ere Altuna III.ak eta Imazek, Lekeition. Elezkano II.a eta Mariezkurrena II.a izan zituzten aurrez aurre. Asteburuko bigarren garaipena eskuratu zuten Altunak eta Imazek, aurkariei markagailua 22 eta 17 tantorekin itxiz. 

Asteburuan jokatzen azkenak, berriz, Jaka eta Albisu izan ziren. Zarautzen jokatu zuten partida Ezkurdiaren eta Arangurenen kontra. Partida estua izan bazen ere, azkenean aurkariak nagusitu eta 22-16 galdu zuten Jakak eta Albisuk. 

Partida guztiak Caixabank Masterseko sailkapen ligaren barruan jokatu ziren.

Asteburuaren ondoren, hurrengoa da sailkapena: 

1. Artola - Rezusta

2. Altuna III - Imaz

3. Bengoetxea VI - Martija

4. Olaizola II - Zabaleta

5. Ezkurdia - Aranguren

6. Jaka - Albisu

7. Elezkano II - Aretxabaleta

8. Urrutikoetxea - Irribarria

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!