Iparragirre eta Tolosaldea

Tolosaldeko Ataria 2020ko abu. 12a, 19:56
Jose Mari Iparragirre eta Anjela Kerexeta, 1877an, Mercedes hirian, Uruguain, zortzi seme-alabekin.

Gaur 200 urte betetzen dira Jose Maria Iparragirre Balerdi koblakari ospetsua Urretxun jaio zela. Tolosaldearekin ere izan zuen ordea harremana. Bere emaztea, Anjela Kerexeta alegiarra zen, eta berarekin izan zituen zortzi seme-alaba. Bestetik, Tolosan egon zen preso.

1820ko abuztuaren 12an jaio zen Urretxun Jose Maria Iparragirre Balerdi. Gaur 200 urte betetzen dira, eta Euskal Herrian gogoan izan dute musikaria eta poeta. Besteak beste, jaioterrian omenaldia egin diote.

Erbestean eman zituen urteak, eta Euskal Herrira itzulita, 1855. urtean preso sartu zuten Tolosan. Tolosako justizia jauregiko kartzelan egon zen, gaur egungo Topic zentroan. Tartean ezagutu zuen Alegiako Anjela Kerexeta neska gaztea, eta 1858ko abuztuaren 29an, Baionatik itsasontziz abiatu ziren Argentinara. Han ezkondu ziren 1859ko otsailean. Argentinan eta Uruguain artzain ibili ostean,  Euskal Herrira itzuli ahal izan zen 1877. urtean. Bakarrik itzuli zen, eta familia osoa Euskal Herrira ekartzea izan zuen helburu; ez zuen lortu. 1881ean hil zen Iparragirre, Ezkioko Zozabarro-Txiki baserrian, eta Uruguain hil zen Anjela Kerexeta alegiarra, 1920an.

Berria egunkaria Udako seriek atalean, Jose Maria Iparragirrez Mito bat tiraden osatzen ari da. "Bi mende dira Jose Mari Iparragirre (1820-1881) jaio zela. Soldadua, poeta, musikaria, erbesteratua, artzaina, bizizalea... Eroritako haritz bat. Mito bat":

Trailerra. Haritz erori bat
Gidoia. Konbentzioen kontra

Duela bi urte, Gipuzkoako Hitza-n argitaratu zen: ‘Gitarra zahartxo bat’ hartuta, bidaian

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!