Gaur ere abisu horia ezarri dute

Ataria 2020ko abuztuaren 12a

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak 15:00etatik 21:00ak bitarte ezarri du abisu horia, prezipitazio handiengatik.

Eguraldi nahasia iragarri dute gaurko ere. Goiza eguzkitsua izango bada ere, arratsalderako abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, euri zaparrada handiengatik. Trumoi ekaitzak hurbilduko dira, eta zaparrada mardulak bota ditzake.

Ekaitz gogorrak izateko aukera dago 15:00etatik 21:00ak bitartean, eta ezinda baztertu kazkabarra ere egitea. Ekaitz guneetan haize bolada gogorrak izan daitezkeela adierazi dute  Segurtasun sailetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!