SARIDUNA

Udako zozketa bereziko saria banatuta

Ataria 2020ko uztailaren 28a

Uda garaian zozketa berezia antolatu du ATARIA-k eta badakigu nor izan den sariduna. 

Ikasturte amaiera iristearekin batera, TOLOSALDEKO ATARIA-tik animoak eta eskerrak eman nahi izan dizkizuegu zozketa bereziarekin. Garai zoro honi aurre egiteko, sari bikaina zozkatu dugu: Aire de Bardenas hotelean egonaldi bat. 

Irabazlea Gurutze Zubeldia tolosarra izan da (saria bere alaba Leirek jaso du), Aire de Bardenas hoteleko suite batean bi pertsonarentzat bi gaueko egonaldiko bonu bat jaso du. 

ATARIA-k eskerrak eman nahi dizkie zozketan parte hartu duten guztiei, izan duen arrakasta azpimarratuz, 700 parte-hartze baino gehiago izan baitira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!