'Hurbildu' kanpaina aurkeztu du Tolosaldea Garatzenek

Ataria 2020ko uztailaren 27a

Osasun krisiaren eraginaren aurrean, turismoa sustatzeko kanpaina jarri du abian Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailak. Egitasmoa lau bideok osatzen dute eta aste honetan jarriko da martxan. 

Gai ezberdinak azalduko dira aipatu bideoetan, hurrenez hurren, natura, gastronomia, familia eta euskal kultura. Lau hizkuntzatan argitaratu dira: euskaraz, katalanez, gazteleraz eta frantsesez. Lehen bideoa aste honetan aterako dute, eta azkena, berriz, udazkenean argitaratuko da. Azaldu dutenez, helburua tolosaldea lo egiteko toki erakargarri bihurtzea da, eta bertakoei inguruan dituzten aukeren berri ematea.

Tolosaldeko hainbat ekoizlek egitasmoa "oso aberasgarria eta onuragarria" dela uste dute. Esan dutenez, horrelako kanpaina berri batek jendea erakarri egingo duelako. 

Koronabirusaren eragina

Erakundeak azaldu duenez, beste urte batzuetan sasoi honetarako itxita egoten dira erreserba guztiak, aurten berriz, jendeak ez omen du erreserbarik egiten "azken momentura arte".

Kutsatzeen kopuruak Tolosan gora egiteak ere kalte egin duela adierazi du Tolosaldea Garatzenek. Bide horretatik, ostalaritza eta lo lekuak eskaintzen dituzten sektoreak beldurrez daudela ere gehitu du. Hala ere, uztaila "uste baino hobeto" joan dela nabarmendu dute, eta itxaropentsu agertu dira abuztura eta udazkenera begira. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!