Erreakzioak

"Hauteskundeen irabazlea abstentzioa izan da"

Ataria 2020ko uztailaren 13a

Artxiboko irudia.

Joxemari Villanueva, Tolosako Udaleko PSE-EEko zinegotziak, azken hauteskundeetako emaitzak ezin direla estrapolatu uste du eta udal hauteskundeetan "atera daitezken emaitzekin" zerikusirik ez dutelakoan dago. 

Abstentzioak hainbat alderditan eragin handia izan duela esan du Villanuevak. EAJk eta PSE-EEk "gobernuan egotearen kargari eutsi" diotela eta, oro har, "emaitza onak" lortu dituztela ere gehitu du. 

"Eserlekuei dagokienez, alderdi abertzaleak indartuta atera dira. Ez, ordea, diskurtsoan. Osasun eta ekonomia krisiaren testuinguruan, EAJk eta ezker abertzaleak alde batera utzi dituzte nortasun diskurtsoak". 

Jendeak aurpegi berriak behar dituela pentsatzen du Villanuevak, eta bide horretatik, alder sozialista "apustu egokia" egiten ari dela uste du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!