Bozka ematera joan den herritarren ia erdiak EH Bilduren alde bozkatu du, hau da, %47,59ak. Horri esker, 28 herrietatik 26tan lehen indarra izan da koalizio abertzalea. Abaltzisketan eta Albizturren bigarren geratu da, EAJren atzetik.
Boto kopuruen atalean, duela lau urte baino 386 boto gehiago lortu ditu EH Bilduk, 9.623. PSE-EE izan da gora egin duen beste alderdia, 104 boto gehiagorekin. EAJk azken lau urte hauetan 731 galdu ditu. Hala eta guztiz ere, beherakada handiena Elkarrekin-Podemosek jasan du 1.784 boto gutxiagorekin.
Gaurko hauteskundeetan, Tolosaldean %43,91ko abstentzioa izan da. Duela lau urte baino 7 puntu gehiago. Gipuzkoan, parte hartzea %54,53koa izan da. Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, azken urteetako txikiena izan da datu hori, botoa herritarren %53ak eman baitu.
EAJk irabazi ditu hauteskundeak, 50.000 boto galdu arren
Euskal Autonomia Erkidegoan, EAJk hamarretik lau boto jaso ditu, eta hiru legebiltzarkide irabazi ditu: 31 izango dituzte. EH Bildu da botoetan igo den bakarra; lau eserleku gehiago izango ditu, 22 guztira. Hauteskundeen inguruko informazio orokorra, berria.eus webgunean.
Tolosaldeko 2020ko emaitzak eta 2020 eta 2016 emaitzen konparaketa.
Emaitzak herriz herri
- Abaltzisketa
- Aduna
- Albiztur
- Alegia
- Alkiza
- Altzo
- Amasa-Villabona
- Amezketa
- Anoeta
- Asteasu
- Baliarrain
- Belauntza
- Berastegi
- Berrobi
- Bidania-Goiatz
- Elduain
- Gaztelu
- Hernialde
- Ibarra
- Ikaztegieta
- Irura
- Larraul
- Leaburu-Txarama
- Lizartza
- Orendain
- Orexa
- Tolosa
- Zizurkil