Parte hartzeari begira

Ataria 2020ko uztailaren 12a

2016ko hauteskundeetan %63.06koa izan zen parte hartzea Tolosaldean. Gaur, eguerdian, Euskal Autonomia Erkidegoan 8,36 puntu gutxiagokoa zen. Eskualdeko datu guztiak ataria.eus webgunean zuzenean jarraitzeko aukera izango da ondorengo orduetan, datuak plazaratu orduko. 

Egunean zehar alderdi politikoetako ordezkariak parte hartzera deitzen ibili dira. Lehen datuek, ordea, herritarrei hautetsontzietara joatea kosta egin zaiela islatu dute. Hala eta guztiz ere, postaz erroldaren %7ak bozkatu duela kontuan hartu behar da. COVID-19aren testuinguruan burutu dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!