Hauteskunde gaua ataria.eus-en

Ataria 2020ko uztailaren 12a

TOLOSALDEKO ATARIA-k lanketa berezia egingo du gaur gauean. Eskualdeko herri guztietako emaitzak ikusi eta aztertzeko aukera egongo da webgunean.

Eusko Legebiltzarreko 75 ordezkari hautatzeko eguna da gaurkoa eta horretara deituak daude herritarrak. 20:00etatik aurrera TOLOSALDEKO ATARIA-k jarraipen berezia egingo dio egun honi eta eskualdeko eta herriz herriko emaitzak ikusteko aukera egongo da ataria.eus webgunean.

TOLOSALDEKO ATARIA-k bere webgunean duen Hauteskundeen plataforma bereziari esker, gaurko emaitzak ikusi eta beste hauteskunde batzuekin konparaketak egiteko aukera izango du herritar bakoitzak.

 

Astearteko egunkarian gainera, hauteskundeei buruzko informazio zabala eskainiko du. Datuak biltzearekin batera, alderdien emaitzen balorazioa eta hauteskundeek emandakoaren irakurketa egin ahal izateko gakoak emango ditu, adituen iritzien bidez.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!