EAJ-ren «euskal oasia» negozioaren paradisua da. Zerbitzu publikoen pribatizazioan jeltzaleen kargu ohiek maneiatzen duten negozio itzelak hamarkadetan zehar sortu duten ustelkeria sarearen izebergaren punta baino ez dute erakusten. Mundu mailako krisi ekonomiko sakon honetan, murrizketa eta langile klasearen aurkako eraso are gogorragoak egiteko prestatzen ari dira.
EAEk azken legegintzaldi honetan trantsizio garaitik egon diren mobilizazio handienak ezagutu ditu. Hogei urtetan egon den greba jarduera handienaren alboan, etengabe bete dituzte kaleak pentsiodunek, borroka feministak, gazteriak aldaketa klimatikoaren aurrean, Kataluniako herriaren eta Altsasuko gazteen elkartasunean, edo Euskal Herriaren eta euskal presoen eskubide demokratikoen alde...
Hori da eskuina erakundeetatik bota eta politika kapitalista guztiekin amaitzeko bidea. Beharrezkoa da ezker abertzaleak eta EH Bilduk euskal patronalaren alderdiarekin erabateko konfrontazioa duen politika bat hartzea, bai legebiltzarrean eta baita kalean ere. EAJ-rekin «herri gisako irtenbideak» bilatzeko akordioetara iristeko ilusioak ezin dira eutsi inondik ere. Klaseko irtenbideak behar ditugu.
Ezker Iraultzailetik datorren uztailaren 12an EH Bilduri bozkatzeko deia egiten dugu, helburu argi batekin: EAJ erakundeetatik botatzea, euskal eskuinarekin klase kolaborazioa errotik moztea, eta ezkerreko gobernu bat eratzea, politika kapitalistekin hausteko.
Abstentzioak eskuinari bakarrik egingo dio mesede. Baina badakigu botoa ematea ere ez dela nahikoa. Alternatiba bat eraiki behar da Euskal Herrian, langileen eta gazteen artean programa iraultzaile eta internazionalista bat defendatzeko, modu irekian planteatuko duena sozialismoaren aldeko borroka, autodeterminazio eskubidearen defentsarekin batera.
Kaleko borroka da bidea!