EH Bilduren ekitaldi nazionala bihar, Tolosan

Ataria 2020ko ekainaren 30a

Ostiralean hasi zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina; eskualdeko lehen ekitaldia Anoetan burutu zuen koalizioak.

Ostiralean ekin zion Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainak. Ezohiko kanpaina izango da, egungo egoerak bultzatuta, ez baitira ekitaldi jendetsuak ikusiko alderdien mezuak zabaltzeko. Hain justu, eskualdeko lehen kanpaina ekitaldia ostiralean bertan egin zuen EH Bilduk, Anoetan. Bertako frontoian hitz egin zuten herritarren aurrean, zerrendan seigarren postuan dagoen Ibai Iriarte tolosarrak eta zortzigarrena den Eraitz Saez de Egilaz beasaindarrak.

Datozen egunetako ekitaldiei dagokienez, bihar izango du hurrengoa eskualdean, EH Bilduk. Hain justu, ekitaldi nazionala izango da Tolosan, Trianguloan, 19:00etan hasita. Maddalen Iriarte zerrendaburuak eta Nerea Kortajarena bigarrenak hartuko dute parte. Ostiralean, Bidania-Goiatzen egingo dute ekitaldia, 19:00etan, plazan, Ibai Iriarte eta Lore Martinezekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!