Igor Astibia Hekimen Euskal Hedabideen elkarteko koordinatzailearekin aritu gara, pandemiak euskal hedabideetan izan duen eragina aztertzeko egin duten inkestaren inguruan. Eragin zuzena izan duela azaldu du, eta aldi berean, euskal hedabideen kontsumoa asko handitu dela pandemia garaian. Hala, erakunde publikoek euskal hedabideekiko konpromisoa mantendu edo areagotzearen garrantzia azpimarratu du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?