Eguraldi egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ekainaren 19a

Zeruan oraindik hodei dezente agertuko da, batez ere, goizean. Hala ere, ez da euririk egiterik espero. Arratsaldean hodeitza saretzen joango da, eguna amaitzerako ostarte zabalak ikusiko ditugularik. Haizeak aldakor joko du goizean, arratsaldean iparraldetik finkatuz eta tenperatura maximoak igo egingodira, eguneko erdiko orduetan 21-22ºC-tan joaz goia.

Larunbata (ekainak 20)

Giro eguzkitsu eta epela. Egun osoan giro argia izango dugu. Zerua ez da erabata garbi agertuko. Tarteka hodeigune batzuk ikusiko ditugu, baina hauek ez diote eguzkiari trabarik egingo eta giro eguzkitsua nagusituko da egun osoz. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik bizi eta tenperatura maximoak beste koska pare bat gora egin eta 23-24ºC-tan joko dute goia.

Igandea (ekainak 21)

Udako lehen eguna giro eguzkitsuarekin dator. Berriz ere zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka hodeigune batzuk azaldu. Eguzkiak berotzeko aukera izango du eta uda-sasoiko giro bikaina izango dugu. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, orokorrean ahul eta termometroek beste koska pare bat gora egingo dute, jada bero puntu bat harrapatuz. Maximoek 25-26ºC-tan joko dute goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!