Covid-19aren ondorioz, besteak beste, trikiti klaseak eta kontzertuak bertan behera gelditu dira denbora batez, Aritz Alustiza Bergarako Musika Eskolako irakaslea eta Ertzak musika taldeko kidea da eta egungo egoeraz hitz egin dugu berarekin. Bestalde, Jone Uria eta Julene Otegik erromeria eskaini dute Aristerrazuko online erromerian eta igandeko zita baino lehen, beraiekin hitz egin dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?