Koronabirusa

Espainiako Gobernuak paseatzera irteten utziko die 14 urtetik beherakoei, igandetik aurrera

Asier Imaz 2020ko apirilaren 21a

Gaur eguerdian esandakoan atzera egin du PSOE eta Podemosen gobernuak. Iluntzean esandakoaren arabera, haurrentzat paseatzea egokiagoa dela uste dute, helduekin supermerkatura, bankura edo farmaziara joatea baino. Nahiz eta horretarako baimena izaten jarraitzen duten.

Paseatzea paseatzea da, esan du Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak iluntzeko agerraldian. Hortik aurrera, ordea, ez da gai izan paseatzea zer izango den azaltzeko. Hori, nahiz eta adituen gomendioak jasoak dituzten, horrela esan du behintzat Illak, hurrengo egunetan zehaztuko dute. Hala eta guztiz ere, argitu du paseatzea ez dela erosketak egitera joatea, "nahiz eta hori ere egin dezaketen".

Igandetik aurrera, beraz, 14 urtetik beherako haurrei kalera irteteko baimena emango die Espainiako Gobernuak, esan bezala, paseatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!