Koronabirusa

COVID-19aren gaineko informazio-pilulak zabaldu ditu Elhuyarrek

Ataria 2020ko apirilaren 10a

Bilduma guztia hemen ikus daiteke.

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu zuen. Bertako kide den Ana Galarraga Aiestaranek minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.

Segidan, “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilula guztiak:

 

Eduki berezi honek zabalpen handia izan du, Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabaltzeaz gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatu da, tartean, ATARIA-n.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!