Koronabirusa

Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran ostiraleko 'Etxetik etxera' saioan

Ataria 2020ko apirilaren 2a

Etxetik etxera online bertso saioa izango da ostiralean, apirilak 3, 18:30etik aurrera Interneten.

Unai Elizasuk jarriko ditu gaiak eta bertsotan ariko dira Aitor Mendiluze irurarrarekin eta Oihana Iguaran amasarrarekin batera, Sebastian Lizaso, Joanes Illarregi, Oihana Bartra eta Iker Zubeldia.

Ondorengo helbidean klikatuta ikusi ahal izango da bertso saioa: labur.eus/etxetiketxera.

Bertsozale elkarteak baliabide ugari jarri ditu sarean bertsozaleen eskura konfinamendu garairako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!