Koronabirusa

LABek lantokietan informazio gehiago eskatzera animatu ditu langileak

Ataria 2020ko apirilaren 1a

Espainiako Gobernuak funtsezkoak ez diren jarduerak eteteko neurriak gehiago zehaztu beharraz hitz egin du sindikatuak. "Geroz eta enpresa gehiago saiatuko dira irekitzen ekonomia lehenetsiz langileen osasunaren gaineratik. Zehaztapen gehiago behar dira". Lan Ikuskaritzan salaketak jartzen ari direla esan du. 

LAB sindikaturen ustez ohiko jarduna mantendu nahi duten enpresei informazio gehiago eskatu behar zaie. Tolosaldeko LAB sindikatuko Laida Zubillagak esan du, enpresa bat baino gehiagotan funtsezkoak ez diren enpresen jarduna apirilaren 9ra arte eteteko dekretuaren irakurketa zabala egiten dutela, adibidez grafikagintzaren sektorean, nahiz eta beste azpisektore batzuetan ere gauza bera gertatzen den. 
 
Egoera ikusita LAB sindikatutik lan ordezkariak eta orokorrean, langileak, euren enpresatan informazio gehiago eskatzera animatu nahi dituzte, "ez da nahikoa dekretuko puntu jakin batean funtsezkoak direla jartzen duela esatea". "Iruzur asko egiten ari da, eta horregatik Lan Ikuskaritzan salaketak jartzen ari gara", gaineratu du. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!