Tubos Reunidosek berriro zabalduko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Aranburu 2020ko apirilaren 1a

Jaurlaritzak uste du industria osoak eutsi ahal diola jarduera txiki bati. Mondragonek dio «atzeraezinezko konpromisoak» bete ahal izango dituela, eta CAFen 37 boluntario ari dira bagoi batzuk entregatzeko. 

Eusko Jaurlaritzak oso gogo txarrez hartu zuen joan den larunbatean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri izana oinarrizkoak ez ziren jarduera ekonomiko guztiak geratu egin behar zutela astelehenerako. Nafarroako Gobernuak ere malgutasuna eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta patronalek oso hitz gogorrekin salatu zuten erabakia. Kexu hori ikusita, Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroak zirrikitu bat zabaldu zuen atzo oinarrizkoak ez diren jarduera batzuk berriro lanean hasteko.

Zirrikitu horretatik industriaren zatirik handiena sar daitekeela uste du Eusko Jaurlaritzak. Horretarako bidea izango litzateke dekretuaren laugarren artikulua, baimena ematen duelako «derrigorrezko jarduera» bati eusteko, «lan txanda guztiz ezinbestekoen bitartez». Lantalde hori asteburuetan eta jai egunetan lanean aritzen denaren parekoa izan beharko lukeela dio artikuluak. 

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!