Koronabirusa

Eskualdeko lantegi handienek ere ateak itxi dituzte

Asier Imaz 2020ko martxoaren 31

Lantegiak itxita COVID - 19 15 1585662796046
Lantegiak itxita COVID - 19 2 1585662780729
Lantegiak itxita COVID - 19 3 1585662782077
Lantegiak itxita COVID - 19 4 1585662783177
Lantegiak itxita COVID - 19 5 1585662784200
Lantegiak itxita COVID - 19 6 1585662785122
Lantegiak itxita COVID - 19 7 1585662786232
Lantegiak itxita COVID - 19 8 1585662787693
Lantegiak itxita COVID - 19 9 1585662788845
Lantegiak itxita COVID - 19 10 1585662789891
Lantegiak itxita COVID - 19 11 1585662791026
Lantegiak itxita COVID - 19 12 1585662792003
Lantegiak itxita COVID - 19 13 1585662793435
Lantegiak itxita COVID - 19 14 1585662794908
Lantegiak itxita COVID - 19 16 1585662797163
Lantegiak itxita COVID - 19 17 1585662798190
Lantegiak itxita COVID - 19 18 1585662798395
Lantegiak itxita COVID - 19 19 1585662798680

Aurrez komertzio eta negozio txikiek egin bezala, "funtsezko" jardueratik kanpo dauden lantegiek ere produkzioa gelditu dute, gutxienez, apirilaren 9ra bitarte.

Hesiak eta ateak itxita zituzten gaur eskualdeko lantegiek. Igandean onatu zuen Espainiako gobernuak 10/2020 dekretua, eta astelehenean sartu zen indarrean. Nahiz eta lantegiek 24 orduko epea izan zuten itxialdira egokitzeko. Dekretua, beraz, gaur sartu du goitik behera indarrean.

Horren aurrean, eskualdeko indusrtiguneetan ezohiko lasaitasuna zegoen. Ibarran, Tolosan, Asteasun, Zizurkilen, Villabonan, Alegian edo Adunan enpresa nagusien tailerrerak itxita zeuden.

Hala eta guztiz ere, ez da ahaztu behar hainbat lantegik irekitzeko baimena dutela, Espainiako gobernuaren dekretuaren arabera.

Tolosaldeko Ataria-k ez du etenaldirik egingo

Espainiako gobernuaren dekretuan, funtsezo zerbitzuen zerrendan, hedabideak daude, eta hauek banatzeko zerbitzuak. Horri jarraituz, Tolosaldeko Ataria egunkaria astearte, asteazken eta ostegunetan banatuko zaie harpidedunei. Ostiraletan, berriz, astekaria jasoko dute Atarikideek.

Tolosaldeko Atariaren webgunea, aldiz, ataria.eus, zazpi egunez albisteen jarraipena egiten ariko da.

Egoerak Ataria Irratian bai izan duela eragina, izan ere, ohiko saioen lekuan saio onenen errepasoa, ipuinak, Zebrabidea eta euskal musika entzuteko aukera egongo da astelehenetik igandera; Tolosaldean 107.6 fm bidez, edo ataria.eus/irratia -an

FUNTSEZKO 25 JARDUERAK

1. Garraioa, aduanak, energia, petrolio eta gas hornidura bermatzekoak.

2. Premiazko ondasun eta zerbitzuen ekoizpena eta banaketa.

3. Janaria etxera eramaten duten ostalaritza saltokiak.

4. Osasun teknologiaren eta materialen nahiz erietxeetako ekipamenduen ekoizpena eta banaketa.

5. Funtsezkotzat jotako jarduerek egoki funtzionatzeko beharrezko hornidura eta materiala eskaintzen dituen manufaktura industria.

6. Pertsonen eta merkantzien garraioa.

7. Espetxe Instituzioak, babes zibila, itsas salbamendua, suhiltzaileak, meatzeen segurtasuna, bide segurtasuna eta segurtasun pribatua, segurtasunezko garraioa, alarmei erantzuteko eta oinarrizko zerbitzuak ematen direla bermatzeko.

8. Armadarentzako materialaren eta ekipamenduaren hornidura.

9. Osasun zentroak; adinekoen, adingabeen eta mendekotasun edo ezgaitasun bat dutenen artatzea; COVID-19ari aurre egiteko ikerketa eta garapen zentroak, eta horiei zerbitzuak ematen dizkieten enpresak; hileta zerbitzuetako beharginak.

10. Animalien osasun arreta.

11. Prentsa eta komunikabideen salmenta, inprimatzea eta banaketa.

12. Finantza zerbitzuak; bankuak, aseguruak eta inbertsioak.

13. Telekomunikazioa eta ikus-entzunezkoak; beharrezko informatika zerbitzuak; sare eta instalazioetako zerbitzuak.

14. Genero indarkeriaren biktimak babesteko eta artatzeko zerbitzua.

15. Bertan behera geratu ez diren auzibideak, eta bertan abokatu, prokuradore, gizarte langile, itzultzaile eta psikologo modura ari direnak.

16. Lege aholkularitza, gestoria administratiboa eta lan arriskuen prebentzioa, premiazko kasuetan.

17. Notariotza eta erregistroak, soilik ezinbesteko zerbitzuetarako.

18. Matxuren premiazko konponketa; eta garbiketa eta mantentzea (hondakinen bilketa oro).

19. Iheslarientzako harrera zentroak eta migranteentzako zentroak, Espainiako Estatu Idazkaritzak diruz lagundutakoak badira.

20. Ur hornidura, depurazioa, garraioa, arazketa eta saneamendua.

21. Meteorologia zerbitzua emateko beharrezkoak diren zereginak.

22. Estatuak izendatutako operadoreak emandako posta zerbitzua.

23. Osasun materialen inportazioa eta hornidura, logistika, garraioa, biltegiratzea, eta aduana zirkulazioa.

24. Internetez, telefonoz edo posta bidez erositako produktuen banaketa eta entregatzea.

25. Premiazkotzat jotako zerbitzuetako beste edozein sektore.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!