Apirilaren 2ra arte aurkeztu daitezke Aiztondoko bertsolaritza ikertzeko bekarako proposamenak

Ataria 2020ko martxoaren 28a

Kilometroak kultur elkarteak eta Mintzola lantegiak deitu dute, Zubimusu ikastolaren eta Hernandorena elkartearen babesarekin. Pello Mari Otaño izena darama bekak eta Aiztondoko bertsolaritzaren ikerketa eta haren dibulgazioa egitea du helburu.

Eskariak apirilaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dira eta deialdiari buruzko informazioa Zubimusu ikastolaren, Kilometroak jaialdiaren eta Mintzola Ahozko Lantegiaren atarietan argitaratuko da. Hemen oinarriak eta izen emateko orria.

Bertsolaritza eta emakumea Aiztondon ikergaia duten proiektuak lehenetsiko dira baina bestelako proiektu eta monografikoak onartuko dira, bailarako ahozkotasunari eta ahozko kultur sorkuntzari buruzko jakintza ikertzen badute, beti ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!