SARIDUNAK

Mozorro onenak

Tolosaldeko Ataria

Epaimahaiaren saria Maddi Goenagak jaso du Dama berdea mozorroarengatik. Aldekoa Landetxean bi pertsonarentzako gau bateko egonaldia irabazi du, Suite Baztan jacuzzidun logelan eta gosariarekin.

 

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, bestalde, Nerea Gangoitiak eraman du, Sufragistak mozorroarengatik. Gangoitiak, lau pertsonentzako otordu bat irabazi du Adunako Zabala sagardotegian.

 

Azkenik, Tolosako Lurlan Bistrot-en gozatzeko, bi lagunentzako bi afari zozketan izan dira parte hartu duten Atarikide guztien artean eta ondorengoak izan dira zortedunak:

  • Aitziber Urrestarazu, Uzturreko tirolina mozorroarengatik.

 

  • Izaskun Larrayoz, Otsoa dator! mozorroarengatik.

 

ATARIA jarriko da zuekin harremanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!