"Lanbide Heziketako ikasleekin kontatzen dugu"

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko martxoaren 29a

Iñaki Ormazabal (Limousin kartoiak enpresako kudeatzailea).

«Betidanik gustatu izan zaigu Lanbide Heziketako ikasleekin kontatzea, gurekin lan egin dezaten. Orain gutxi, ikasle ohi bat hasi da lanean gure enpresan, eta une honetan, hiru ikasle ditugu praktiketan».

«Lan mundurako jauzia ematerako ikasleek balio duten edo ez erakusten duen erreminta izaten dira praktikaldiak; oso baliagarriak, bai beraientzat, baita guretzat ere. Beraiek, gainera, enpresa mundua barrutik ezagutzeko aukera izaten dute».

«Lanbide Heziketatik datozen ikasleei bi gauza eskatzen dizkiegu: batetik, lanerako gogoa eta izaera izatea; gure esperientziagatik, esan dezaket hona datozen ikasleek badutela. Bestetik, enpresako makinak maneiatzeko eta ekoizpena aurrera eramateko gaitasuna izatea ere eskatzen diegu; horretarako, erraztasun handiak dituztela ikusten diegu ikasle askori».

«Praktikak egitera etortzen direnean, gure lan egiteko modua erakusten diegu, balio dutela erakutsi dezaten, eta aurrera begira, aukerak izan ditzaten».

«Azken urteetan, ekoizpena areagotu egin dela ikusi dugu; hori dela eta, kontratazio berriak egiten ari gara, eta beraz, Lanbide Heziketako ikasleekin kontatzen dugu».

«Baliagarriak eta beharrezkoak dira Lanbide Heziketako ikasleak, ondo prestatuta daudelako eta onak direlako. Denok nahi dugu gure langileak horrelakoak izatea».

Erlazionatuak

Pertsonak heziz, langileak haziz

Josu Artutxa Dorronsoro 2020 mar 29 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!