"Profil desberdinetako profesionalak izatea oso garrantzitsua da guretzat"

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko mar. 29a, 10:42

Kevin Joice (Gureak enpresako orientatzailea).

«Gureak enpresa oso handia da, langile mailan, Gipuzkoako hirugarren handiena da; profil desberdinetako profesionalak izatea oso garrantzitsua da guretzat, tartean, Lanbide Heziketatik datozenak».

«Produkzio eremuan, makinak kontrolatzeko, langileekin egoteko eta hori guztia kudeatzeko, Lanbide Heziketatik etorritako ikasleak oso garrantzitsuak izaten dira. Praktiketara etortzen diren ikasleei, aniztasun handia izatea, autonomia izatea eta arduratsuak izatea eskatzen diegu».

«Iaz, 160 lagun izan genituen praktiketan gure enpresan. Gero, horietatik %35a kontratatua izan da lanean aritzeko. Ikasleentzako beharrezkoa da baliagarriak direla sentiaraztea».

«Beraien formakuntzako uneetako bat dira praktikak. Gure ideia ahalik eta gehien ikastea da, eta hori lan egiten lortzen da. Guretzako oso garrantzitsua da heltzen direnean beraiei funtzio bat ematea. Horregatik, lanpostu desberdinak zehazten dizkiegu».

«Betetzekoak zailak diren postuen kasuan, DUAL bidezko ikasketa gauzatzen ari diren ikasleak aukeratzen ditugu. Oso ondo etortzen zaizkigu, urtebeteko lanaldia amaitu ondoren, esperientzia handia lortzen dutelako».

«Lanbide Heziketako formakuntzak, metodologiak eta ereduak garrantzi handia izango du hemendik hamar urteetara».

Erlazionatuak

Pertsonak heziz, langileak haziz

Josu Artutxa Dorronsoro 2020 mar 29 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!