"Lanera eramango ninduen zerbait ikasi nahi nuen"

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko martxoaren 29a

Urki Colinas (Sareko informatika sistemen administrazioa, Goi Mailako zikloa, Tolosaldean).

«Gurasoentzat unibertsitatera ikastera joatea oso garrantzitsua zenez, erdi behartuta hasi nintzen Zientzia Politikoen graduan. Gustura ari ez nintzenez, Filosofiako graduan hastea erabaki nuen. Bukatu aurretik, baina, Tolosaldea Institutuan hasi nintzen, Goi Mailako Sare administratzaile zikloa egiten».

«Lanera eramango ninduen zerbait ikasi nahi nuen. Aurreikuspenak bete zituen, lanerako ikasi nuelako, teorian asko oinarritzen ez zen metodologia batekin».

«DUAL metodologia Lanbide Heziketa aukeratzeko arrazoietako bat izan zen. Lanean hasi nahi nuen; titulu bat lortzeak ez zuen garrantzia handirik».

«Panelfisa enpresan egin nituen praktikak, eta zorte handiz, oraindik hemen jarraitzen dut lanean. Gainera, duela urte batzuk, Mexikon lan egiteko aukera eskaini zidaten. Bi hilabeterako nindoan, baina azkenean urtebete egon nintzen bertan».

«Ez duzu zertan unibertsitatera joan; Erdi Mailako ziklo batetik has zaitezke. Bi urteko formakuntzari esker, lanpostu jakin baterako hezten zaituzte, kontzeptu teknikoen bitartez. Horrela jabetzen zara aukeratutako bidea gustuko duzun edo ez».

«Enpresan badira arlo teorikoa garatuta duten langileak, baina aurrean makina bat jarritakoan, ez dute jakiten hura nola kontrolatu. Beraz, Lanbide Heziketak ez du ezer kentzen, gehitu egiten du».

Erlazionatuak

Pertsonak heziz, langileak haziz

Josu Artutxa Dorronsoro 2020 mar 29 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!