"Guztiz baliagarriak izan ziren Lanbide Heziketako ikasketak"

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko martxoaren 29a

Inge Orrantia (Erizain laguntzailea eta diagnosi irudia, Erdi eta Goi Mailako zikloak, Inmakuladan).

«Batxilergoko ikasketak alde batera utzi nituen, ikastea ez zitzaidalako ongi ematen. Ondoren, Erizain laguntzailearen Erdi Mailako zikloa eta Diagnosi irudiaren Goi Mailako zikloa egin nituen Inmakulada Ikastetxean. Gerora, Euskal Herriko Unibertsitatean Erizaintza gradua burutu nuen. Praktikak, berriz, Asuncion Klinikan egin nituen, eta orduz geroztik bertan ari naiz lanean».

«Erdi Mailako zikloa egiten ari nintzenean jabetu nintzen ikasteko balio nuela, eta senitartekoek nahiz irakasleek izugarri lagundu ninduten».

«Guzti honek esfortzu bat eskatzen du, baina gustuko duzuna ikastean, eta zure helburua finkatzen duzunean, guztia errazagoa egiten zaizu».

«Guztiz baliagarriak izan ziren Lanbide Heziketako ikasketak. Horri esker, jendearekin lan egitea edota kontaktuan egotea zer den ezagutzeko aukera izan nuen».

«Aurreikuspenak guztiz bete zituen, Erizain laguntzailearen zikloa amaitzerako zoriontsu nintzelako. Orduz geroztik, bizitza aurrera joan ahala, gauzak sortzen joan ziren».

«Oso gomendagarria da, burua zeregin jakin batean zentratuta izaten duzulako».

«Bide luzea hautatu nuen, baina ikasitako eta ezagututako guztia ez dit inork kenduko».

Erlazionatuak

Pertsonak heziz, langileak haziz

Josu Artutxa Dorronsoro 2020 mar 29 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!