"Guztiz bete ziren nituen aurreikuspenak"

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko mar. 29a, 10:45

Beñat Lardizabal (Ingurumen kudeaketa, Goi Mailako zikloa, Fraisoron)

«Beti ibili izan naiz baserri munduari lotuta, eta betidanik gustuko izan ditut mendia, basoa eta animaliak. Horregatik, duela zortzi bat urte, Zizurkilgo Fraisoro eskolan ikastea erabaki nuen, aukera ugari eskaintzen zizkidalako».

«Guztiz bete ziren nituen aurreikuspenak. Oinarrian kontzeptu teorikoak jaso nituen, eta nire onerako, praktika ordu asko izan ziren, lana bertatik bertara ezagutu eta egin ahal izateko. Horrez gain, irteerak egiten genituen inguruko enpresetara eta basogintzako langileengana; hori oso aberasgarria izan zen».

«Betidanik izan dut basozainaren papera buruan. Hori izan da oso gaztetatik izan dudan helburua. Bide hori hartu nahi nuenez, egokiena hona etortzea zela iruditu zitzaidan, eta azkenean, hala izan zen».

«Fraisoron ikasketak amaitu nituenean, Bizkaiko Foru Aldundiak kaleratutako basozainen oposizioetara aurkeztu nintzen. Asko ikasi beharra izan nuen, eskaera maila handiko probak izaten direlako, baina merezi izan zuen».

«Nahiz eta lanbidea bera probatu dudan, oraingoz ez dut lortu basozain postu finkorik. Hori lortzea da nire erronka nagusiena».

«Bi urtez, oso gustura aritu nintzen Fraisoron ikasten, etxean bezala sentitu nintzen; gomendatuko nuke, eta gomendatu izan dut, gainera».

Erlazionatuak

Pertsonak heziz, langileak haziz

Josu Artutxa Dorronsoro 2020 mar 29 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!