"Nire erronka desberdinei irtenbidea ateratzeko gai naizela ikustea da gehien gustatzen zaidana"

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko martxoaren 29a

Manoli Aranburu (Kimikagintza, Erdi Mailako Zikloa, Don Boscon).

«Aldaketa batzuk izan ziren nire bizitzan, eta nire lanpostua utzi gabe, ikasteko aukera nuela ikusi nuen. Gogo handia nuen, eta kimikagintzak betidanik erakarri izan nau».

«Gustura nago alor guztietan, eta nire erronka desberdinei irtenbidea ateratzeko gai naizela ikustea da gehien gustatzen zaidana».

«49 urte ditut; adin kritikoa. Unibertsitatera joateko aukera nuen, nahiz eta lau urteko gradu batek beldurtzen ninduen. Bi urteko ziklo batek presio gutxiago suposatzen zuen; proba modura hartu dut».

«Lan mundurako jauzia gertu ikusten nuelako aukeratu nuen; metodologia, gainera, beste edozein ikasketetan baino praktikoagoa da».

«Aurreikuspen guztiak bete ditu; erraztasun handiak izan ditut, ezer jakin gabe heldu nintzelako».

«Behin martxa hartzen duzunean, eta inplikatuz gero, izugarri ikasten duzu, eta aukerak handitzen zaizkizu. Lanbide Heziketa, beste edozein ikasketa baino irekiagoa da, zentzu guztietan».

«Asko ikasten da, aukera eta laguntza handiagoak eskaintzen dituelako».

«Ez nintzela gai pentsatzen nuen nik, baina proba egiteko esaten zidaten; beraz, gutxienez saiakera bat egiteko gomendatuko nieke zalantza duten horiei, merezi duelako».

Erlazionatuak

Pertsonak heziz, langileak haziz

Josu Artutxa Dorronsoro 2020 mar 29 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!