Koronabirusa

Tolosaldean 49 positibo zenbatu dituzte, atzo baino 12 gehiago

Ataria 2020ko martxoaren 21a

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eman ditu datu ofizialak, atzo koronabirusean positibo eman zutenen kasuak gehitu zaizkie bezperan emandakoei. 

Eusko Jaurlaritzaren azken datuen arabera, 49 koronabirus positibo daude Tolosaldean, atzo baino 12 gehiago; Tolosan 26, Ibarran 6, Iruran 5, Anoetan 5, Amasa-Villabonan 3, Altzon 2 eta Alegian, Asteasun eta Zizurkilen bana.

Euskal Herrian 2.397 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 96 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 25 pertsona osatu egin dira. Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!