Koronabirusa

4 kutsatu gehiago Iurreamendi egoitzan

Ataria 2020ko martxoaren 21a

Atzoko zenbakiekin alderatuz, lau koronabirus kasu positibo gehiago antzeman dira Tolosako Iurramendiko adineko pertsonen egoitzan, Eider Mendoza foru bozeramaleak gaur emandako datuen arabera. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek baieztatu dutenez 16 dira guztira lurraldeko foru sarean kutsatutako egoiliarrak, bederatzi adineko pertsonen egoitzetan –8 Iurramendin (Tolosa) eta 1 Egogainen (Eibar) –, eta zazpi desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan –6 Uliazpin (Hondarribia) eta 1 Berriz 1en (Donostia)–. Ospitaleratutako pertsonei dagokienez, hiru izaten jarraitzen dute, atzoko berak.

Beste behin, egoitza zentroetan lan egiten duten profesionalei egiten duten lana eskertu nahi izan die bozeramaileak, baita familiei ere, “egoera zail” honen aurren erakutsitako ulermen eta lankidetzagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!