Koronabirusa

37ra igo dira koronabirus positiboak Tolosaldean

Ataria 2020ko martxoaren 20a

Positibo bat dago Alegian.

Eusko Jaurlaritzak koronabirusean positibo eman dutenen datuak eguneratu ditu eta horien arabera, atzo baino 16 kasu gehiago daude Tolosaldean. Osasun sailak ematen dituen datu ofizial horiek, bezperakoak izaten dira.

Eusko Jaurlaritzaren azken datuen arabera, 37 koronabirus positibo daude Tolosaldean, atzo baino 16 gehiago; Tolosan 20, Ibarran 5, Iruran 5, Amasa-Villabonan 3, eta Alegian, Anoetan, Asteasun eta Zizurkilen bana.

Euskal Herrian 2.026 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 78 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 21 pertsona osatu egin dira. Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

 

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!