Koronabirusa

Amezketar bat hil da koronabirusarekin

Ataria 2020ko martxoaren 20a

Amezketako Udalak konfirmatu duenez amezketar bat hil da koronabirusarekin herrian.

Hasteko, herritar guztien izenean, doluminak eman dizkiete hildakoaren familia osoari. Eta esan, bere familiako bi kideak, behintzat, berrogeialdian jarriak dituztela.

Egoeraren aurrean, udalak, mezu zuzena eta argia zabaldu die herritarrei: "Koronabirusagatik egunotan bizi dugun krisi egoera hau ez da txantxetakoa (Euskadin dagoeneko 50 baino gehiago dira hildakoak) eta agerian da Amezketan ere eragina duela koronabirusak. Denok dugu gure etxeetan egoteko agindua eta denok erantzukizunez jokatu behar dugu, koronabirusa oso kutsakorra delako eta arriskuak oso handiak direlako. Mesedez, ez atera etxetik behar-beharrezkoa ez bada".

Era berean, "erosketak egitera edo lanera joateko atera behar izanez gero, garrantzitsua da ohartaraztea distantziak gorde, eta higiene neurriak gorde behar direla", azpimarratu dute.

Koronabirusagatik zantzu edo sintomak izanez gero, Osakidetzak telefonoa jarria duela gogorarazi die herritarrei; 900 20 30 50 telefono zenbakira deitu, eta Aholku Sanitarioa aukera hautatu behar da: "Beraiek nola jokatu behar den esango digute".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!