Aplikazioa Arrosaren 23 irratiak entzuteko

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Urkizu 2020ko mar. 19a, 13:58

ATARIA IRRATIA entzuteko modu berria izango da aurrerantzean, Fm bidez eta ataria.eus-ez gain. 

ATARIA IRRATIko entzulek aurrerantzean modu bat gehiago izango dute Tolosaldeko euskarazko irratia entzuteko. Izan ere, Arrosa irrati sareak gailu eramangarrietarako aplikazio bat sortu du, eta laster egongo da erabilgarri mugikor guztietan.

«Aplikazioa deskargatzen duenak Arrosa sareko 23 irratiak entzun ahalko ditu, dagoen tokian dagoela», iragarri du Ion Etxebarria Arrosako koordinatzaileak. Euskal herri osoko irratiak biltzen ditu Arosa sareak, tartean, ATARIA IRRATIA. «Klik batean 23 irrati egongo dira eskura. Oraingoz hori eskainiko du aplikazioak, eta irrati bakoitzaren webgunerako sarera zuzena ere eskainiko du». Etxebarriak azaldu duenez, ez da izango podcastak entzuteko aplikazio bat, nahiz eta Arrosaren webguneak ematen duen aukera zenbait
podcast entzuteko.

Sortu berri duten aplikazioaz gain, ATARIA IRRATIA Fm bitartez entzun daiteke Tolosaldean, 107,6an, eta internet bidez, ataria.eus-en.

Jardunaldiak bertan behera
Bestalde, hilaren 28 ziren IX. Arrosa Jardunaldiak egitekotan, baina, koronabirusa dela eta,
bertan behera geratu dira. Errenterian ziren egitekoak, aurten 35 urte betetzen ditu bertako Zintzilik irratiak antolatuta. 

ARROSAKO IRRATIAK

  • 97 irratia
  • Antxeta irratia
  • Arraio irratia
  • Ataria irratia
  • Bilbo Hiria irratia
  • Biztu irratia
  • Eguzki irratia
  • Eup! irratia
  • Esan Erran irratia
  • Gure irratia
  • Hala Bedi irratia
  • Irati irratia
  • Irulegiko irratia
  • KKinzona irratia
  • Kontrako Eztarrixe irratia
  • Naiz irratia
  • Oiartzun irratia
  • RadioKultura
  • Radixu irratia
  • Txapa irratia
  • Xiberoko Botza
  • Xorroxin irratia
  • Zintzilik irratia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!