Bozketa martxan da

Tolosaldeko Ataria

Inauterietako mozorro lehiaketan parte hartu duten argazkiak Ataria.eus webgunearen bidez bozkatu daitezke martxoaren 22ra bitarte.

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: Aldekoa Landetxean bi pertsonarentzako gau bateko egonaldia: Suite Baztan jacuzzidun logelan eta gosariarekin.
  • ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: lau pertsonarentzako otordu bat Adunako Zabala sagardotegian.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Lurlan Bistrot-en bi lagunentzako bina afari zozkatuko dira.

 

Argazki irabazleak eta hauen egileak martxoaren 27an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!