Hauspoari eraginda zaletzen da herria

Ataria 2020ko martxoaren 7a

'Herria Hauspotuz' ekimena antolatu du Hauspotuz Tolosaldeko Trikitixa Elkarteak, gaur, Larraul-Asteasun. 100 lagun inguru bilduko dira bazkaltzen.

Duela urtebete inguru sortu zen Hauspotuz elkartea eta aurreko urrian egin zuen Tolosaldeko I. Trikitixa Eguna. Trikiti zaletasuna zabaltzeko ahaleginean, herrietan ekimenak antolatuko dituzte ikasturtean zehar. Aurreneko saioa gaur egin dute Larraul eta Asteasu artean, Herria Hauspotuz ekimena antolatuta.

11:30ean herriko bertsolariek egin diete harrera trikiti eta pandero jotzaileei eta lehenengo piezak jo ondoren, Asteasuko Udalak eskainitako hamaiketakoa banatu dute. Ondoren, plazan beste saio bat egin ondoren, Usarrabi kiroldegira jo dute trikitilariek.

Eguerdian, Iturri-Ondo jatetxean egingo dute bazkaria. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 100 lagun inguru bilduko dira bertan. Bazkalostean jarraituko du festak Asteasun.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!