Giro euritsu eta kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko martxoaren 5a

Beste fronte batek eta ipar-mendebaldeko haizeak euri-giroa eta tenperaturen beherakada ekarriko dituzte. Euria gogotik botako du, batez ere, goizean, nahiz eta, arratsaldean ere bustiko duen.

Tenperaturak eztira 9-11⁰C-tik pasako eta elur-maila 1000 metrotan izango da arratsaldean.

Ostirala (martxoak 6)

Negu bete-beteko giroa. Egun osoz zerua estalirik egongo da eta euri zaparradak sarri eta mardul botako ditu, non tarteka ekaitzak jo eta kazkabar txikia ere bota dezakeen. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura maximoak ez dira 6-8⁰C-tatik pasako. Elur-maila goizean 1000 metrotan egongo da baina arratsaldean 600-700 metrotara jaitsiko da, baztertu gabe puntualki 500 metrotara jaistea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!