Entzuteko jaioak

Kakalardorik gabeko munduan

Naiara Roldan de Aranguiz 2020ko martxoaren 3a

Filme pasteloide horietako bat hartuko dugu oinarri gaurko Entzuteko Jaioak honetan. Yesterday filmeaz ari gara. Komedia musikal genero modura aurkeztu zuten Tribecako jaialdian. Izan ere, Beatles-en musika du oinarri pelikulak, Beatles-ik gabeko balizko mundu batean.

Ba Danny Boylek zuzendutako pelikula honek protagonista handi eta bakarra izango du Himesh Patel, Jack Malick-en paperean.

Filmeko musikari jarraika osatutako musika saioa da gaurkoa: Yestarday, Summer Song, I saw her standing there, Something, Let it be, Carry that weight, Here Comes The Sun, The Long and Winding Road, Help!, She loves you, A Hard Day's Night, In my life, I want to hold your hand, Back in the URSS, All you need is love, Hey Jude eta Ob-La-Di, Ob-La-Da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!