Osasunakin urratu

Gora doaz sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak, zergatik?

Kristina Aiestaran Zelaia 2020ko martxoaren 27a

Asko dira sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak, eta epealdi eta sintomak ere bai; babesa da guztien prebentziorako tresnarik onena.

Gero eta gehiago diagnostikatzen dira sexu bidezko gaixotasunak, eta gero eta herritar helduagoengan. 1970eko hamarkadaren bueltan, IHESAren alarmaren ondotik, zientziak modu berriak sortu zituen gaixotasunak iragartzeko, eta, ezagunenekin batera, babesik gabeko sexu harremanen bidez beste hainbat gaixotasun ere transmititzen zirela ikusi zuten.

Kristina Aiestaran medikuak bi azpi talde nagusitan banatu ditu, gaur, gaixotasun horiek, Osasunakin urratu saioan: ultzerak sortzen dituztenak, batetik, eta sekrezioak sortzen dituztenak, bestetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!