Pasahitza (zaharra)

"Erantzun bikaina" izan du greba orokorrak sindikatuen iritziz

Ataria 2020ko urtarrilaren 31

ELA sindikatuko Alazne Mantxolak, LAB sindikatuko Laida Zubillagak eta pentsiodunen mugimenduko Iñaki Elduaienek greba orokorraren lehen balorazioa egin dute Ataria Irratiko Pasahitzan.

Atzo sindikatuek aurreratu zutenez, %95eko jarraipena izan zuen greba orokorrak Tolosaldean. Lantegi handienek, ikastetxeek, komertzio gehienek eta administrazio publikoek ateak itxi zituzten. Lantegiak hustu ziren, "kaleak betetzeko". Mobilizazio jendetsuak egin zituzten arratsaldean. Tolosan 2.000 pertsona elkartu ziren eta Villabonan egindako mobilizazioan Aiztondoko 700 pertsona inguru elkartu ziren.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!